Bezeroa ez bazara, deitu

ES

EU

Partikularrak

Konektatu WiFi bidez, zure deskodetzailea bideratzailera

Lehenik eta behin, jakin behar duzu konexio-metodorik fidagarriena eta egonkortasun- eta kalitate-berme handiena eskaintzen duena zure deskodetzailearen kaxan dagoen ethernet kablearen konexioa dela.
Edonola ere, zure deskodetzaileak bideratzailera WiFi bidez konektatzeko aukera badu eta horrela konektatu nahi baduzu (adibidez, bideratzailea ez duzulako TBaren ondoan), pauso hauek eman behar dituzu:

Deskodetzailea bideratzailearekin konektatzea WiFi bidez


Deskodetzailea lehen aldiz instalatzen ari bazara, jarraitu instalazio-gidaren urrats guztiei, baina ez konektatu ethernet kablea.
Ethernet kablearekin instalatu baduzu, deskonektatu deskodetzailetik.
Bi kasuetan, konexiorik ez dagoela adierazten duen pantaila bat agertuko da, eta WiFi sare batera konektatzeko eskatuko dizu. Jarraitu pantailako argibideei:
 
deco tv eusk
 
  1. Sakatu “Erakutsi WiFi sareak”
     
deco tv wifi eusk
  1. Bilatu eta hautatu zure bideratzaileari dagokion sarea (gogoratu 5 GHz-eko bandako sareak bakarrik bistaratzen direla). Ezkutuko sare bat sartu behar baduzu, beheko aldean duzu horretarako aukera.
 
deco tv 3 wifi eusk
 
  1. Sartu zure bideratzailearen WiFi sarearen pasahitza, eta sakatu Baliozkotu (eskuineko beheko tekla)

Konexio-testa

Edukiren bat emititzen ari den bitartean uneren batean mozketa edo pixelazioren bat nabaritzen baduzu, baliteke WiFi konexioak behar adinako kalitaterik edo gaitasunik ez izatea. Hori bereziki nabarmena izan daiteke segundoko bit tasa handia behar duten edukietan (bereizmen handiko edukietan edo 4K edukietan, adibidez).
Konexio egokia dugun zehazteko, deskodetzailetik bertatik egin daiteke proba bat. Orange TVren doikuntzen menuan, hautatu “Konexio-testa”:
 
deco tv wifi 4 eusk
deco tv wifi 5 eusk
Proba amaitu ondoren, konexioaren kalitate-mailaren eta arazorik gabe ikusi ahal izango ditugun edukien itxaropenaren berri emango digute.
 

KONEKTATU GUREKIN